Blogarekin hasteko lanaldi jarraituari buruzko berri bat erakutsiko dizuegu. Berria ez da oso “berria”, 2009koa da, baina gaiak eztabaida sortu du eta horregatik aukeratu dugu.
Momentu horretan, Valentziako Erkidegoan, sindikatu batek eskoletan lanaldi jarraitua ezartzea eskatzen zuen, hau da, umeek 9etatik ordu-bietara arte egotea eskolan. Baina, berri honetan interesgarriena ondoren agertzen diren iruzkinak dira, bertan ikusten baitira aldaketa horren aldeko eta kontrako ideiak eta argudioak. Lanaldi jarraituaren aldekoek hezkuntza-zentroak hobeto aprobetxatuko direla, familia eta lan ordutegiak egokituko dituela eta bestelakoak esaten dituzte. Kontra daudenek, berriz, 5 orduko lanaldi jarraitua umeentzat gehiegizkoa dela defendatzen dute.
Baina horren inguruan gehiago irakurtzeko hemen daukazue linka: http://www.diariocriticocv.com/noticias/educacion/jornada/primaria/not290507.html
Diozuen moduan, interesgarriena iruzkinen zatia.
ResponderEliminarZuen postari dagokionez, gutxiago kontatu eta gehiago baloratu (oinarrituta, aho-handikeriarik barik).
Zuena irakurrita, alderdi batetik ematen du nolabaiteko garrantzia duela eskola ordutegiak (berri hori aukeratu duzuelako), baina bestetik ez dago argi alde ala kontra zaudeten, ala zergatik ez dakizuen alde ala kontra egon.
Denok izenpetu duzue, denok batera lan egin behar izan duzue hau egiteko?