lunes, 24 de octubre de 2011

ADIMEN ANITZAK

              
    Howard Gardner doktoreak asmatutako adimen anitzen teoriak (  http://www.psicologia-online.com/infantil/inteligencias_multiples.shtml ) dioenaren arabera, ez dago inteligentzia bakarra edo finkorik; hots, gure burmuina ezberdinak diren adimen zatiez eratuta dago eta horiek guztiak konektatuta daudelarik, bakoitza indibidualki garatzea posiblea da.
     Gu adimen fisiko- kinestesikoan zentratuko gara eta hura garatu ahal izateko erabilgarriak diren metodo batzuk aipatuko ditugu.
      Batetik, onuragarria izango litzateke klasea hainbat txokotan bereiztea ( materiala uzteko,atseden hartzeko, irakurtzeko, jolasteko…) umeak leku batetik bestera mugitu ahal izateko eta modu eroso batean aktibo manten daitezen.
       Beste alde batetik, antzerkigintzari dagokionez, oso positiboa da ikasleentzat honen bidez hasieran aipaturiko adimen guztiak garatzea posiblea baita bertan gauzatzen diren ariketen bitartez: antzezlana irakurri eta testuak memorizatu ( adimen linguistikoa landu), pertsonaia ezberdinen errola interpretatu eta publiko baten aurrean antzeztu ( adimen interpertsonala landu), eszenatokia apaindu ( adimen espaziala landu), mugimenduak egin ( adimen fisiko- kinestesikoa landu), musika ensaiatu ( adimen musikala landu) …
        Modu berean, antzezlanen bidez ikasgai anitzak landu ahal dira. Adibidez, dendari baten errola hartuz, kalkulu matematikoak egiten ikasi daiteke ( matematikak) edota obra urteko zein garaitan gertatzen ari denaren arabera, urtaroak ikasteko abagunea ere badago (geografia).
        Gainera, irteerak egitearen ondorioz ere umeek adimen hau gara dezakete. Izan ere, horien bidez gauzak usaintzeko, ukitzeko, ikusteko eta dastatzeko aukera dute.
         Heziketa fisikoari erreparatuz, jokoak eginez mugimendua landuko dute modu dibertigarri eta aktibo batean.
         Musika arloan, ikasleak erritmikoki mugitzeko nahiz dantzak sortzeko gaitasuna bereganatzea xedetzat hartzen da. Horretarako, mota desberdinetako abestiak ipintzea gomendagarria izango litzateke, haurrek musika genero edota mota bakoitza ezagutzean nola mugitu jakin dezaten.

2 comentarios:

  1. Ideia interesgarriak tartekatu dituzue. Baina hainbat gauza dituzue berriro pentsatzeko eta berriro ikusteko.

    * Adime fisiko kinestesikoan zentratuko zaretela diozue. Zergatik?
    Ez dakit honegatik den ala ez, baina Internet apur bat ezagututa, arrazoi nagusia ematen du hau aurkitu izana dela. Bide batez, ez duzue aipatu.
    * Zuek ez zaituztet hemen aurkitzen.

    Formaz beste kontu pare bat:
    *Estekak ipini behar dituzue nik goian ipini dizuedan moduan, ez horrela, bilusik.
    * Idatzitakoa zuek garatzen ez baduzue, iturriak aipatu behar dituzue.
    * Prozedurak azaldu behar dituzue prozedurak azaltzen diren moduan.

    ResponderEliminar
  2. Zalantzan nago kopiatzat hartu ala sintesi lantzat. Gogoan izan zuek garatutakoa izan behar lukeela lana eta ez, zuen lana irakurrita, bilaketa bat eginda agertzen diren lehenengo informazioen berridazketa edo sintesia, nahiz eta 250 berba eskatu.

    ResponderEliminar