viernes, 28 de octubre de 2011

Hezkuntza vs lan egitea

Gaur egun ume asko jarraitzen dute lan egiten, batez ere Amerikako, Afrikako eta gainerako lekuetako herrialde xeheetan. Hezkuntzarik gabeko umeak dira, eta ez dituzte aukerarik ikasteko. Sei urte dituztenean, gutxi gora behera, lan egitera bidaltzen dituzte. Beste alde batetik, Espainian adibidez, etnia edo kultura desberdinetako neska mutikoak eskoletatik ateratzen dituzte eta ez dira inoiz ez bueltatzen, horiek baitira familiako ohiturak.

Berri honek, lehen aipatu dudanez, umeek hezkuntza izateko aukera ezari buruz hitz egiten du. Beste hainbat lekutan irakurri dudan moduan, herrialde pobreetan hezkuntza sustatzeko, liburuak,ordenagailuak eta irakasleak dituen autobus bat sortu egin dute, lanera joaten diren umeak, bidaian zehar, ikas dezaten. Horrelakoak egin beharko lituzkete gainerako herrialdeetan. Baina, al da hau konponbidea ? esan daiteke aurrepausu bat dela, baina metodo honekin konpondu egin daiteke ume ez eskolarizatuen ehunekoa handia izatea ?

Legeak aldatu egin beharko lituzkete, eta herri xehe horietan umeak lan egiteko adin jakin bat eduki egin beharko zuketeen. 6 urteko ume batek ez du kontzientziarik gauza horietaz arduratzeko. Gainera, ikasketa batzuk izanda ( 12 urterarte eskatzen den hezkuntza minimoa izan arren ), etorkizunean aukera gehiago izango dituzte, eta ez dute lan egin behar izango astunak, indartsuak.. diren lan horietan.

Txikiak garenean bizitza beste perspektiba batetik ikusi egin behar dugu, barre egin behar dugu, gainerako umeekin jolastu egin behar dugu.

Behin baino gehiagotan entzun ohi da Nike markaseko zapatilak Txinan fabrikatzen dituzte, eta fabrikatzaile hoiek, soldata kaskar baten truke egiten dute lan, hemen horrelako zapatilak erosteak garastiegi ateratzen den bitartean. Umeak esplotatzen dituzte, eta ez soilik umeak, emakumeak ere bai.

Estatuak edo gobernuak, beste hainbat txorakeriatan dirua inbertitu beharrean, horrelako gauzetan gastatu egin beharko luke. Guztiok hezkuntza on bat izateko aukera eta aukeratzeko askatasuna izan beharko genuke.  Eskolak eraiki egin beharko zituzketen.




http://deia.com/2011/03/13/sociedad/euskadi/solo-la-educacion-asegura-un-futuro-mejor-a-los-ninos-trabajadores

1 comentario:

  1. Ekarpen interesgarria, Izaskun.

    Nire ohiko ohar batzuk:
    * Esteka ez duzu ipini behar horrela. Honela behar zuen: Bigarren paragrafoan.
    Berri honek, lehen aipatu dudanez, umeek hezkuntza izateko aukera ezari buruz hitz egiten du. Beste hainbat lekutan irakurri...

    * Idazten amaitzen duzunean, beste batek irakur dezala eta lagun diezazula adierazi nahi duzuna adierazten. Ideiak ez dira korapilotsuak baina era korapilotsuan esaten dituzu. Gainera, KG ere gainditu nahi baduzu, hori landu beharko duzu.

    ResponderEliminar