jueves, 13 de octubre de 2011

Hezkuntzari garrantzia handiagoa eman beharko litzaioke

Aurkitu dugun berrian, diruak hezkuntza arloan dituen gora beherei buruzkoa da. 35 milloi neska eskolatu gabe daude. Honen aurrean, gobernuak ez du ezer egiten, eta hezkuntzarako balio izango zuen dirua, beste hainbat gauzetarako erabili ohi da, hezkuntzari garrantzia eman gabe.


Badakigunez, gaurko gobernuek hipokrita hutsak dira. Itxuraz, esan daiteke gizartea onera jotzeko ahalegin guztiak jartzen dituztela gure politikariek, baina, zein da benetako egia ? Garrantzia hezkuntzari kendu eta dirua irabazteari ematen diote.
Urtean zehar, hainbat eta hainbat proiektuetarako eta infraestrukturetarako gastatzen da dirua;  Honetako adibideren bat da Aita Santuak Madrilera egindako bizita. Horretarako ehunka milioi gastatu egin dira. Hezkuntza arloan, aldiz, diru laguntzak txikiagotu egin dira, teknologiak ere behera egin du eta zentruen funtzionamendurako gastoak ere murriztu egin dira.
Gauza bera gertatzen da Osasun arloan, dirua beste gauzetarako erabiltzen dela eta horren eraginez, gero eta arazo gehiago sortzen dira.

Berrian irakur daitekeenez " Para garantizar la escolarización de todas las niñas en el mundo se necesitarían unos "16.000 millones de dólares anuales, que es lo que consiguió reunir Estados Unidos en un sólo día para salvar sus bancos " . Hau gertatzen jarraituko den gauza bat da, beraz, mugitu egin behar gara hezkuntza hobetu dadin. Batik bat, beharizana duten herrialdeetan inbertitu egin behar da: Afrikan, Galiziako eta beste hainbat lekuetako nekazal inguruetan, India, Sudamerika..

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/35/millones/ninas/siguen/escolarizar/elpepusocedu/20111012elpepusoc_11/Tes

1 comentario:

  1. Irakurri dut.

    "Gobernuak ez du ezer egiten" diozuenean zein gobernuri buruz ari zarete?

    Interesgarria da zuen usteak esatea. Baina horrela irakurrita, askoz gehiago du boteprontoan egindakoaren itxura, hausnarketaren emaitzarena baino. Eta hausnartua izan behar da zuen iruzkina.

    Ez izenpetu denok pertsona bakarraren lana, soilik egileak izenpetu behar du.

    ResponderEliminar