Adimen emozionala nahiz anitzen inguruan egindako azalpenari buruzko hausnarketatxo bat egingo dut.
Josu eta biok Uxueri azaldu behar izan diogu adimen anitzen auzia zertaz dihoan.
Niri dagokidanez, hasieran gehiegi enrollatu naizela uste dur; izan ere, denbora gehiegi eman dut adimen anitzen teoria asmatu zuen pertsonaren izenarekin eta hori ez da garrantzitsua. Gainera, 7 adimenez oroitzeko arazoak izan ditut ez nuelako eskema aurkitzen, baina azkenean, eta Josuren laguntzaz denen izenak aipatu ahal izan ditugu.Halaber, modu erraz batean azaldu dugu, adibideak eta guzti.
Uxueri dagokionez, adimen emozionala gaiaa oso ondo azaldu du: astiro eta argi eta garbi. Gehien kostatu zaiona adimen honek zertarako balio duen azaltzea izan da, baina hala eta guztiz ere, lortu du argi eta garbia geratzea arazorik gabe.
Dena den, Josuk eta biok abantaila handiagoa izan dugulakoan nago; izan ere, bi ginenez, elkarri lagundu ahal izan diogu.
Zure erabakiz egindakoaz txarto egiten duzu berba "gehiegi enrollatu","denbora gehiegi", "arazoak izan ditut".
ResponderEliminarOndo egindakoaz, berriz, ez zara karguratzen "modu erraz batean azaldu dugu", "aipatu ahal izan ditugu".
Argi dago zure buruari begiratzeko modua landu behar duzula irakaskuntzari dagokionean.