sábado, 5 de noviembre de 2011
Elkarrizketa
Hasieran, elkarrizketa egiteko agindua bidali zenuenean, ez nuen elkarrizketa nori egin pentsatu,hortaz, nire aspaldiko ikastolara joatea okurritu zitzaidan, bertan,laguntza eskatzeko asmoarekin, bertara joan nintzenean niri klaseak eman zidan irakaslea topatu eta berari mesedea eskatzea pentatu nuen,hasieran baietz esan zidan baina ez nuen guztiz konbentzituta ikusi, lehenik eta behin, galdetegiaren kopia bat eskatu zidan eta geroago,elkarrizketa egiteko ordua adostu genuen, hurrengo egunean elkarrizketa egiteko asmoarekin joan nintzenean,presaka zegoela aipatu eta galdetegian bertan galderak erantzun zituela ikusi nuen,horregatik, erantzunak irakurri eta batzar bat zuela esanez bertatik joan behar izan nintzen.Gauzak horrela egonda eta informazioa oso eskasa izanda,nire aitaren lagun bati,faborea eskatzea ideiarik egokiena iruditu zitzaidan, beraz, berarrekin geratu eta oso gustura egon nintzen,orain irakasle moduan aritzen ez den arren,suhiltzailea delako, ikastola batean bost urtez egon izan da, eta esperientzia asko ez izan arren, asko gustatu zait irakasle moduan daukan ikuspegia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta
ResponderEliminarPertsonalizatutako tartea:
Argi dago ez zarela ibili zorterik onenean. Eskerrak zure aitaren laguna ere hor agertu zaizun. Hala ere pega gabekoa ez da (orain ez gara zentratuko pega horietan). Gauza inportantea: zergatik ez zuen segitu irakasle?
_______________________________________
Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun