Artikulua irakurri eta gero, argi geratu zait, tutorearen ardura eta zereginak oso garrantzitsuak direla eta hauen jarrerak eragin handia eduki dezaketela umeengan.
Oskar Pfungs psikologoak, zaldiaren gaitasun horiek (ariketa aritmetikoak egiteko gaitasuna...) egia zirela egiaztatzeko,froga batzuk abian jarri zituen eta hauen bitartez konturatu zen, zaldia galderak egiten zituenarekin kontaktu bisuala mantentzeaz gain, galderak egiten zuenak, galderen erantzuna jakin behar zituela, zaldiak eragiketak benetan egiten ez zituelako,gizakiaren adierazpenetan eta gizakiak liberatzen zituen tentsioen bidez asmatzea baizik.
Baina efektu hau (clever hans) izenaz ezagutzen dena, pertsonetan ere ematen da, esperimentu batek frogatu zuelako,irakasleek adibidez atentzio gehiago prestatzen dietela inteligenteagoak diren ikasleei hauei gehiago irribarre eginez edota azalpenak egiterakoan gehiago begiratuz,hau da, itxaropen onak ditugun pertsonei giro sozioemozional epelagoa ematen diegu eta oportunitate hoberenak eskaintzen dizkiegu.
Irakasle batek, konfiantza maila handia eduki behar du ikasleengan,horrela indartsuagoak bihurtuko dituelako.
Baina tutore izatea ez da dirudien bezain erraza, gure jarrerarekin edo begiradekin esaten dugunarekin baino askoz gehiago transmititu dezakegulako horregatik, ikasle guztiei aukera berdinak ezarri behar dizkiegu eta berdin tratatu behar ditugu edota kasu gehiago egin behar diegu ez hain argiak direnei horrela, hauek motibatu eta gehiago ikasi eta saiatuko direlako.
Ekitaterik ez dago, aukera berberak zail baino ezinezko. Nik uste. Baina, agian, "ahalik eta onena bakoitzarekin, momentu bakoitzean" errazagoa; zail-zaila bada ere.
ResponderEliminar