Gaur bigarren hezkuntzan 10 urte klase ematen daraman irakasle bati elkarrizketa egin diot. Niri ez dit inoiz klaserik eman, baina nirekin spining egitera etortzen denetik oso ondo konpontzen garenez,berari egitea erabaki dut.
Ordu bat eta hogei minutu gutxi gorabahera egon gara hizketan bere etxean cola- cao bat hartzen ari ginelarik :)) Hain gustora geunden non denbora oso azkar pasatu zaigun eta grabagailua han zegoela zeharo ahaztu dugun; gure artean egunero ditugun elkarrizketa horietako bat zirudien :))
Halaber, galdera guztiak argi eta garbi erantzun dizkit eta oso gauza garrantzitsu bat lortu du nigan: irakasle izateko nuen gogo handi hori askoz ere handiagoa bihurtzea :))
Beraz, lan honekin geroago egin beharreko azalpen testua gogoko izatea espero dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario