Berri hau bitxia iruditu zait. Betidanik uste izan dut bideojokoak ez dutela ezer irakasten eta ez direla batere onuragarriak umeen sozializaziorako. Baina artikulu honetan bideojokoak ikasteko ere erabil daitezkeela proposatzen da.
Artikuluan esaten denez, eskola porrota ekidin dezakete bideojokoek. Dirudienez, ikaskuntza erakargarriagoa egiten dute, beraz, motibazioa sustatzen dute. Beste alde batetik, hausnarketarako gaitasuna eta ikasleen parte hartzea ere sustatzen omen dute. Hala ere, berriak ez du azalpen gehiagorik ematen, beraz, zaila egiten zait ulertzea nola erabil daitezkeen bideojokoak ikasteko edota zer motatako edukiak beregana ditzaketen umeek honen bidez.
Ulertzen dut gaur egun umeak motibatzea oso zaila dela, estimulu ugari baitituzte bere inguruan. Bideojokoek umeak motibatzeko gaitasuna badute, baina ez dut ikusten nola lortu dezakeen bideojoko batek ikasleengan matematikan ala lengoaian interesa piztea, batez ere, “FIFA” ala “Need for Speed” bezalako bideojoko arrakastatsuak erabiliz.
Artikuluan sare sozialen garrantzia ere aipatzen da. Antza denez, sare sozialen arauak onartzean umeek euren hiritar zentzua garatzen dute; hala ere, ez dut uste horrelako sareak eskolan erabiltzea beharrezkoa denik, izan ere, hori aisialdian erabiliko duten tresna da eta bere kabuz ikasiko dute horiek irakats ahal dieten guztia. Hobe da eskolan denbora beste gauza batzuetarako erabiltzea, eta ez bere denbora librean lantzen dituztenak berriro lantzeko. Hala eta guztiz ere, ideia ona izango litzateke klase-kideen arteko foroa sortzea interneten bidez, haien arteko komunikazioa sustatzeko.
Beraz, dirudienez, bideojokoek eta sare sozialek hezkuntzan duten erabilgarritasuna frogatuta dago, baina nik ez dut garbi ikusten nola aplikatu daitekeen metodologia hori modu sistematikoan, eskola porrota gutxitzeko.
Ba, zure zalantzei erantzuten hasi nahirik, sartu hemen .
ResponderEliminarBestela, zuk aipatzen duzun artikulua ez duzu lotu, ez dago estekarik. Hala ere, uste dut irakurrita dudala, beste batzuk ere horren gaineko artikulua erabili dutelako.