Gure taldean gurasoen dibortzioa sufritzen ari den ume bati buruzko arazoa landu egin genuen. Arazoa dela eta, umearen jarrera aldatu egin da eta hau klaseko jarreran nabaritu egin da; honen arrazoi nagusia egoerari aurre ez egitea da.
Etxean bizi ari denaren eraginez,interesa galdu egin du, hau da, ez ditu klaseko azalpenak entzuten, eta horren eraginez ez ditu etxerako lanak egiten (ez daki nola egin). Hortaz aparte, atentzioa deitzeko zarata egiten du, beraz, klaseak oztopatu egiten ditu eta ezin daiteke materia aurreratu. Klasea aztoratu egiten da eta gainerako ikaskideek arreta ere galtzeak eragiten du. Klaseko giroa onera bueltatu egin dadin, irakasleak errieta egiten dio, baina ez du kasurik egiten.
Arazoa zera da: umea ez dela garatzen eta irakaslearen autoritatea mehatxatuta dagoela. Honi aurre egiteko, umea klasetik botatzeko aukera dago, baina hori egitekotan, arazoa alde batean utziko genuke eta ez genioke aurre egingo. Beraz, irakaslearen zeregina umearen gurasoekin hitz egitea izango litzateke; hauek ulertu egin behar dute euren arteko maitasuna apurtzeak ez duela umearengan duen izugarrizko eragina izan behar. Umearen jarrera hori da etxeko egoera ona ez delako. Bikote kide baten apurketa ez du esan nahi bien arteko gorrotoa; gurasoek ahalegin guztiak jarri egin beharko lituzkete euren arteko arazoak umearengan eragina izan ez dezan.
Hala ere, egoera hori ez izatekotan eta gurasoen arteko harremana ona izatekotan, umearekin hitz egin beharko lukete, ziur aski bera ez delako egoeraren jabe eta ez duelako ulertzen zer gertatzen ari den.
Era berean, irakasleak arazo horretan hartu egin beharko luke parte; klaseko jarrera zuzendu egin beharko luke. Umeak ulertu egin behar du klasera ikastera joaten dela, eta bere pasibitatea gainerako ikaskideengan eragina duela. Agian umea beste modu batean tratatu egin beharko litzateke egoera kontuan hartuta berarentzako momentu sailak direlako;hala ere, argi utzi egin behar zaio irakasleak bere gainetik dagoela eta bera dela kontrola duena. Irakasleak legeak finkatu egin behar ditu, limiteak jarri egin behar dizkio ikasleari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario