jueves, 15 de diciembre de 2011

Teknologien erabilpena eskoletan

Orain dela asko, teknologien kontua ikastoletan sartzea proposatu eta jende asko ideia  horren kontra agertu zen, baina baliteke jende guzti hori iritziz aldatzea Howard Gardnerrek inteligentzia  multipleen sortzaileak berdina defendatuko ez balu.Horregatik, teknologiak geletan sartzearen kontra dauden guztiei Edward Punsetek Gardnerreri egindako elkarrizketa irakurtzeko proposatuko nieke.
Argi dago, gehienetan irakasleek lana ondo egiteko, umeen nortasunari erreparatu behar diotela eta horren arabera modu batean edo bestean jokatu behar dutela, baina errekurtso teknologikoak baliabide interesgarriak izan daitezke, irakasleek askotan gauza guztien ezagutza iturria ez daukatelako eta internetez baliatu daitezkeelako ezagutza hori lortzeko.
Gaur egungo hezkuntza sisteman, garrantzi handikoak dira talde lana eta beste kideekin elkarlanean aritzen jakitea horregatik, sarea ikaskide guztietara ailegatzeko tresna aproposa dela esan dezakegu.
Jarrera positiboa eduki behar dugu Tic-ekiko, hauek, gure gizartearen atal bat direlako eta hauekin zerikusi handia daukagulako.
Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten baliabideak oso handiak dira, irakasleak berak material didaktiko horiek aukeratu eta prestatu ditzakeelako blogak,arbela digitalak,ariketa interaktiboak…hau guztia irakasleen originalitate eta kreatibitateari esker.Askotan,teoria hutsa transmititzeko era berriak eta entretenigarriagoak  bilatu behar ditugu,horrela ikasteaz gain  teknologia berriak erabiltzen irakatsiko diegulako.

1 comentario: