jueves, 1 de diciembre de 2011

GOLFEKO IDAZKARITZAK KIROL HAU ESKOLETAN PRAKTIKATZEA PROPOSATZEN DIO HEZKUNTZAKO IDAZKARITZARI

             Testu honek Kantabriako eskola- aktibitatean kirol berri bat ezartzearen ideiari buruz hitz egiten du: golf-a.
             Alde batetik, ideia ona iruditzen zait; izan ere, proposamen hau egiten duen federazioak berak kirol olimpiko hau egin ahal izateko klabeak eman ditu. Modu honetan, Heziketa Fisikoko irakasleei orientatzen zaie jarduera hau praktikatzeko orduan eta, aldi berean, golf-a ezartzea erabakitzen duten ikastetxeei beharrezkoa den material guztia emango zaie.
             
             Dena den, ez dut uste Euskadin modalitate honek beste kirol batzuk ( adibidez, pala, trinkete, eskubaloia ... ) bezainbesteko arrakastarik izango duenik. Aipaturiko adibideak, ikasleek gero eta gehiago praktikatzen dituzte, eta ez dute eskoletan ezarri ahal izateko finantzazio nahikorik ,zeinarekin erabat kontra nagoen oso kirol politak baitira.

              Beste alde batetik, golf-a ibili behar duten pertsonek praktikatzen duten kirola dela uste dut; hortaz, umeentzat aspergarriegia izan daitekeelakoan nago. Izan ere, ume gehienei esfortzu fisiko handiagoa behar duten kirolak gustatzen zaizkie eta modalitate honen bidez ibili besterik ez dute egingo.

              Arabari dagokionez, bi golf zelai daude soilik, zeinak pribatuak diren. Horietan aritzearen kostua oso altua denez, ez dut uste arrakasta handirik izango lukeenik gazteen artean. Halaber, jarduera hau eskolako kirol bat bezala ez dut ikusten, hots, maila sozial altukoek praktika dezaketen kiroltzat hartzen dut haiek baitira onar dezaketen bakarrak ( maila ekonomikoari dagokionez); horregatik, nire aburuz ez luke finantzazio publikoaren laguntzarik izan behar.

1 comentario:

  1. Gai eta ikuspuntu interesgarriak.
    Errotutako kirolez ari zarenean, pala, trinketea eta eskubaloia aipatzen dituzu. Zalantzarik gabe, trinketea dut nik gustokoen, baina golf-ari egiten diozun antzerako kritika egingo nioke.
    Azken finean; trinkete batean 24 ume sartuta, zenbat esfortsu fisiko egin dezakete soinketako orduan? Agian esan diezadakezu bideragarria dela (ni pedagogoa naiz, ez kirolez eta kirol pedagogiaz jakitun).

    Gustura irakurri dut

    ResponderEliminar