viernes, 23 de diciembre de 2011
sábado, 17 de diciembre de 2011
ROLE-PLAYING
KASUAREN DEFINIZIOA

Eneko 5. mailako mutila da. Azkeneko boladan jarrera aldaketa handia izan du: arreta galtzen du, klaseak oztopatzen ditu eta ez ditu etxeko lanik egiten; beraz, emaitzek behera egin dute. Gurasoei gutuna bidali zaie arazoaren berri emateko, baina ez dugu erantzunik jaso. Horregatik, beraiekin bilera bat egitea erabaki dugu.
GUTUNA
GUTUNA
Gasteizen, 2011ko abenduaren 2an.
Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, zuen semea Enekori buruz hitz egiteko bilerara gonbidatzen zaituztet.
Izan ere, azken aldian izan duen jarrera dela eta, kezkaturik nabil. Beraz, abenduaren 7an goizeko 10:30etan biltzea proposatzen dizuet. Dena den, ongi ez badatorkizue, ordua aldatzeko aukera daukazue lehenago abisatuz gero.
Besterik gabe, etorriko zaretelakoan,
Izaskun Gomez
L.H. 5. Mailako tutorea

GIDOIA
· Bileraren arrazoi nagusiak:
- Enekoren jarrera zergatik aldatu den aztertzea.
- Gurasoei bidalitako gutunen erantzun eza aztertzea.
· Emaitza akademikoak:
- Hasieran onak izaten ziren; orain dela hilabete bat jaitsi egin dira.
- Ikasgai guztiak suspenditu ditu heziketa fisikoa eta plastika izan ezik (hauek gustuko ditu).
· Irakasle guztien balorazioa
- Heziketa fisikoko eta plastikako irakasleek: ondo lan egiten du.
- Guztien adostasuna:
o Ez ditu etxeko lanik egiten.
o Klasean duen jarrera txarrak taldeari kalte egiten dio.
· Arazoak maila sozialean:
- Ikaskide guztiekin ondo eramaten da, horren eraginez, despistatu egiten da. Gehiegi hitz egiten du.
· Klaseko jarrera:
- Denbora guztian hitz egin.
- Arreta erraz galtzen du; bai berak bai bere ikaskideek, beraren erruz.
- Adi ez dagoenez, ez ditu edukiak barneratzen. Ikaskideek ere ez.
- Ahulak ikusten dituen ikaskideak zirikatu egiten ditu.
- Irakasleari erantzun txarrak.
- Arazo nagusia: etxeko lanak ez ditu egiten; beraz, ez du aurrera egiten ikasketetan.
· Bileraren ondorioak:
- Pilak jarri edo errepikatu egingo du horrela jarraitzekotan.
- Egoera hobetzeko 3 astean behin gurasoekin batzartzea.
ROLE-PLAYING (BIDEOA)
EBALUAZIO KRITIKOA
Role-playing-a egin ondoren konturatu gara oso zaila dela gurasoen bilera bat bideratzea eta egin beharreko guztia kontuan izatea.
Nahiz eta gidoia ondo prestatuta eraman, gurasoekin hitz egiteko momentuan datu batzuk ahaztu egin dira (agian, kamera egotearen urduritasuna dela eta), eta zuzenean arazoa azaltzera ekin da. Konturatu gara, gainera, gurasoen konpromisoa eskatzeko momentuan, jarrera pixka bat erasokorra izan dela eta, eskatu baino, exijitu egin dela (“berarekin gehiago egon behar duzue”). Hala ere, laguntza eskaini egin da, izan ere, bileren bidez jarraipen bat egiteko konpromisoa hartu da, bai irakaslearen bai gurasoen aldetik.
Komunikazioari dagokionez ere, aspektu batzuk hobetu ahal dira. Alde batetik, ahoskera ez da oso ona, azkarregi hitz egin du batzuetan (hala ere, grabazioaren kalitatea ez da oso ona eta zarata gehiegi zegoen inguruan) eta feedback positibo gutxi egon da, bai ahozkoan bai gorputz adierazpenean. Gainera tutoreak arazoak izan ditu elkarrizketa gidatzeko gurasoak haien artean eztabaidatzen hasten direnean. Hala ere, modu horretan ere, irakasleak umearen inguruari buruzko informazio ugari lortu ahal izan du. Beste alde batetik, komenigarria izango litzateke umearen alde positiboei garrantzi handiagoa ematea, izan ere, adierazi den alde positibo bakarra klase-kideekin harreman ona duela izan da eta, gainera, bere jarrera txarraren iturri bezala azaltzen da.
Beste alde batetik, orokorrean jarrera zuzentzailea eta ez zuzentzailea modu egokian erabili ditu. Lehenengoa informazioa eskatzean eta batzean antzeman daiteke, baina gurasoen eztabaidaren aurrean arazoak izan ditu jarrera zuzentzailearen bidez egoera bideratzeko. Jarrera ez zuzentzaileari dagokionez, modu zuzenean erabili du gurasoei arazoaren irtenbideak proposatzean, nahiz eta batzuetan inposaketaren bat egin duen.
Honen guztiagatik, hurrengorako aspektu batzuk hobetu behar ditugula ikusi dugu, tutore eraginkorragoak izateko.
jueves, 15 de diciembre de 2011
Teknologien erabilpena eskoletan
Orain dela asko, teknologien kontua ikastoletan sartzea proposatu eta jende asko ideia horren kontra agertu zen, baina baliteke jende guzti hori iritziz aldatzea Howard Gardnerrek inteligentzia multipleen sortzaileak berdina defendatuko ez balu.Horregatik, teknologiak geletan sartzearen kontra dauden guztiei Edward Punsetek Gardnerreri egindako elkarrizketa irakurtzeko proposatuko nieke.
Argi dago, gehienetan irakasleek lana ondo egiteko, umeen nortasunari erreparatu behar diotela eta horren arabera modu batean edo bestean jokatu behar dutela, baina errekurtso teknologikoak baliabide interesgarriak izan daitezke, irakasleek askotan gauza guztien ezagutza iturria ez daukatelako eta internetez baliatu daitezkeelako ezagutza hori lortzeko.
Gaur egungo hezkuntza sisteman, garrantzi handikoak dira talde lana eta beste kideekin elkarlanean aritzen jakitea horregatik, sarea ikaskide guztietara ailegatzeko tresna aproposa dela esan dezakegu.
Jarrera positiboa eduki behar dugu Tic-ekiko, hauek, gure gizartearen atal bat direlako eta hauekin zerikusi handia daukagulako.
Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten baliabideak oso handiak dira, irakasleak berak material didaktiko horiek aukeratu eta prestatu ditzakeelako blogak,arbela digitalak,ariketa interaktiboak…hau guztia irakasleen originalitate eta kreatibitateari esker.Askotan,teoria hutsa transmititzeko era berriak eta entretenigarriagoak bilatu behar ditugu,horrela ikasteaz gain teknologia berriak erabiltzen irakatsiko diegulako.
lunes, 12 de diciembre de 2011
Klasean sortu egin daitekeen arazoei buruzko hausnarketa
Klasean jorratutako gaiak mota guztietakoak izan dira: tratu txarren ingurukoa,bullying-ari buruzkoak, arrazakeria, dibortzioaren ingurukoa … Hauek, batez ere bullying-a, klasean agerian dauden arazoak dira. Batzuetan, hauek ikusten ez diren arren, bertan daude.
Arazoari heltzeko, ezinbestekoa da irakaslearen jarduna; argi dago bere egitekoa ez dela teorian bukatzen, baizik eta bere ikasleak gidatu eta lagundu egin behar ditu ahal duen neurrian. Egoera hauen aurrean, irakasle baten laguntza ez da nahikoa, batzarrak egin behar dira arazoaren harira jotzeko, arazoari irtenbideak emateko, umearen jarreraren aurrean adostutako jokabidea izateko.. etab.
Tutorearen eta irakasleen laguntza beharrezkoa den arren, gurasoen ardura ere garrantzitsua da. Hauek prest egon behar dira bere semeak dituen zailtasunei heltzeko eta konpontzeko. Kasu batzuetan, gurasoen jarrera ez da egokia ( beren semeez paso egiten dute eta ez diote arretarik prestatzen ), eta horrek arazoak sortzen ditu irtenbideak bilatzean. Hala ere, behin eta berriz saiatu egin behar da gurasoen arreta lortu arte. Beraz, bai gurasoen bai irakasleen elkarrekiko lana egon behar da.
Arazoa umeen arteko izango balitz, arrazakeriaren kasuan adibidez, ikasleen arteko batzarrak egin beharko ziratekeen ikaskideak uler dezaten horrelako jarrerak umearengan sortzen dituen arazoak.
Arazoari heltzeko, ezinbestekoa da irakaslearen jarduna; argi dago bere egitekoa ez dela teorian bukatzen, baizik eta bere ikasleak gidatu eta lagundu egin behar ditu ahal duen neurrian. Egoera hauen aurrean, irakasle baten laguntza ez da nahikoa, batzarrak egin behar dira arazoaren harira jotzeko, arazoari irtenbideak emateko, umearen jarreraren aurrean adostutako jokabidea izateko.. etab.
Tutorearen eta irakasleen laguntza beharrezkoa den arren, gurasoen ardura ere garrantzitsua da. Hauek prest egon behar dira bere semeak dituen zailtasunei heltzeko eta konpontzeko. Kasu batzuetan, gurasoen jarrera ez da egokia ( beren semeez paso egiten dute eta ez diote arretarik prestatzen ), eta horrek arazoak sortzen ditu irtenbideak bilatzean. Hala ere, behin eta berriz saiatu egin behar da gurasoen arreta lortu arte. Beraz, bai gurasoen bai irakasleen elkarrekiko lana egon behar da.
Arazoa umeen arteko izango balitz, arrazakeriaren kasuan adibidez, ikasleen arteko batzarrak egin beharko ziratekeen ikaskideak uler dezaten horrelako jarrerak umearengan sortzen dituen arazoak.
Klasean sortu egin daitekeen arazoari buruzko hausnarketa
Gure taldean gurasoen dibortzioa sufritzen ari den ume bati buruzko arazoa landu egin genuen. Arazoa dela eta, umearen jarrera aldatu egin da eta hau klaseko jarreran nabaritu egin da; honen arrazoi nagusia egoerari aurre ez egitea da.
jueves, 8 de diciembre de 2011
BIDEOJOKOAK ESKOLA PORROTA EKIDITEKO
Berri hau bitxia iruditu zait. Betidanik uste izan dut bideojokoak ez dutela ezer irakasten eta ez direla batere onuragarriak umeen sozializaziorako. Baina artikulu honetan bideojokoak ikasteko ere erabil daitezkeela proposatzen da.
Artikuluan esaten denez, eskola porrota ekidin dezakete bideojokoek. Dirudienez, ikaskuntza erakargarriagoa egiten dute, beraz, motibazioa sustatzen dute. Beste alde batetik, hausnarketarako gaitasuna eta ikasleen parte hartzea ere sustatzen omen dute. Hala ere, berriak ez du azalpen gehiagorik ematen, beraz, zaila egiten zait ulertzea nola erabil daitezkeen bideojokoak ikasteko edota zer motatako edukiak beregana ditzaketen umeek honen bidez.
Ulertzen dut gaur egun umeak motibatzea oso zaila dela, estimulu ugari baitituzte bere inguruan. Bideojokoek umeak motibatzeko gaitasuna badute, baina ez dut ikusten nola lortu dezakeen bideojoko batek ikasleengan matematikan ala lengoaian interesa piztea, batez ere, “FIFA” ala “Need for Speed” bezalako bideojoko arrakastatsuak erabiliz.
Artikuluan sare sozialen garrantzia ere aipatzen da. Antza denez, sare sozialen arauak onartzean umeek euren hiritar zentzua garatzen dute; hala ere, ez dut uste horrelako sareak eskolan erabiltzea beharrezkoa denik, izan ere, hori aisialdian erabiliko duten tresna da eta bere kabuz ikasiko dute horiek irakats ahal dieten guztia. Hobe da eskolan denbora beste gauza batzuetarako erabiltzea, eta ez bere denbora librean lantzen dituztenak berriro lantzeko. Hala eta guztiz ere, ideia ona izango litzateke klase-kideen arteko foroa sortzea interneten bidez, haien arteko komunikazioa sustatzeko.
Beraz, dirudienez, bideojokoek eta sare sozialek hezkuntzan duten erabilgarritasuna frogatuta dago, baina nik ez dut garbi ikusten nola aplikatu daitekeen metodologia hori modu sistematikoan, eskola porrota gutxitzeko.
jueves, 1 de diciembre de 2011
TUTORETZAREN INGURUKO ARAZOEI BURUZKO HAUSNARKETA
Klasean azaldutako kasuak oso ezberdinak izan ziren (bulling-a, ikasle baten heriotza, arrazakeria, guraso dibortziatuak...).
Kasu guzti hauek, batzuk beste batzuk baino errepikagorragoak edo normalagoak izan arren, geletan noizbehinka ematen dira eta tutorea arazo hauei aurre egiteko prest egon behar da.
Egoera hauen aurrean, tutorearen zereginak anitzak dira, alde batetik orientazioa eskeini behar dielako ikasleari eta haren familiari gela gidatzen duen bitartean, hau da, ikasleei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen dien bitartean.
Tutorea ez ezik, familiak, psikopedagogo, pedagogo, beste irakasle eta batzuetan gizarte zerbitzuen laguntza du, denen artean arazoa konpontzeko gaitasuna, baliabide eta indarra handiagotu eta proposatzen dituzten ekintzak askoz ere baliagarriagoak direlako.
Azken finean,argi dago, irakaslearen eginkizunak klase teorikoak ematean bukatzen ez direla,hauek umeei balore eta heziketa minimo bat eman behar dietelako adibidez bullyng kasuak murrizteko, eta etorkizunean ikasle horiek pertsona hobeak izaten ikasi dezaten.
Kasu guzti hauek, batzuk beste batzuk baino errepikagorragoak edo normalagoak izan arren, geletan noizbehinka ematen dira eta tutorea arazo hauei aurre egiteko prest egon behar da.
Egoera hauen aurrean, tutorearen zereginak anitzak dira, alde batetik orientazioa eskeini behar dielako ikasleari eta haren familiari gela gidatzen duen bitartean, hau da, ikasleei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen dien bitartean.
Tutorea ez ezik, familiak, psikopedagogo, pedagogo, beste irakasle eta batzuetan gizarte zerbitzuen laguntza du, denen artean arazoa konpontzeko gaitasuna, baliabide eta indarra handiagotu eta proposatzen dituzten ekintzak askoz ere baliagarriagoak direlako.
Azken finean,argi dago, irakaslearen eginkizunak klase teorikoak ematean bukatzen ez direla,hauek umeei balore eta heziketa minimo bat eman behar dietelako adibidez bullyng kasuak murrizteko, eta etorkizunean ikasle horiek pertsona hobeak izaten ikasi dezaten.
GOLFEKO IDAZKARITZAK KIROL HAU ESKOLETAN PRAKTIKATZEA PROPOSATZEN DIO HEZKUNTZAKO IDAZKARITZARI
Testu honek Kantabriako eskola- aktibitatean kirol berri bat ezartzearen ideiari buruz hitz egiten du: golf-a.
Alde batetik, ideia ona iruditzen zait; izan ere, proposamen hau egiten duen federazioak berak kirol olimpiko hau egin ahal izateko klabeak eman ditu. Modu honetan, Heziketa Fisikoko irakasleei orientatzen zaie jarduera hau praktikatzeko orduan eta, aldi berean, golf-a ezartzea erabakitzen duten ikastetxeei beharrezkoa den material guztia emango zaie.
Dena den, ez dut uste Euskadin modalitate honek beste kirol batzuk ( adibidez, pala, trinkete, eskubaloia ... ) bezainbesteko arrakastarik izango duenik. Aipaturiko adibideak, ikasleek gero eta gehiago praktikatzen dituzte, eta ez dute eskoletan ezarri ahal izateko finantzazio nahikorik ,zeinarekin erabat kontra nagoen oso kirol politak baitira.
Beste alde batetik, golf-a ibili behar duten pertsonek praktikatzen duten kirola dela uste dut; hortaz, umeentzat aspergarriegia izan daitekeelakoan nago. Izan ere, ume gehienei esfortzu fisiko handiagoa behar duten kirolak gustatzen zaizkie eta modalitate honen bidez ibili besterik ez dute egingo.
Arabari dagokionez, bi golf zelai daude soilik, zeinak pribatuak diren. Horietan aritzearen kostua oso altua denez, ez dut uste arrakasta handirik izango lukeenik gazteen artean. Halaber, jarduera hau eskolako kirol bat bezala ez dut ikusten, hots, maila sozial altukoek praktika dezaketen kiroltzat hartzen dut haiek baitira onar dezaketen bakarrak ( maila ekonomikoari dagokionez); horregatik, nire aburuz ez luke finantzazio publikoaren laguntzarik izan behar.
sábado, 26 de noviembre de 2011
KLASEAN GERTA DAITEZKEEN ARAZOEI BURUZKO HAUSNARKETA
Azkenaurreko klasean talde bakoitzak ikasgela batean gerta litekeen arazo bati buruz hitz egin zuen, tutore batek jarraitu beharreko irizpideak azalduz. Horretarako, bi taldetan banandu ginen eta bakoitzak bere auzia azaltzeari ekin zion.
Gai anitzak jorratu genituen, arrazakeria, bullyig-a , tratu txarrak, dibortsioa, besteak beste. Kasu guztiak zailak ziren, horregatik tutorearen parte- hartzea ezinbestekoa zen; izan ere, hura zen egoera guztiak konpontzeko edota arintzeko abiapuntua: beraren bitartez, gurasoak nahiz gainerako irakasleak edota orientatzaileak jakinaren gainean ipintzen ziren.
Arazo guztiak interesgarriak iruditu zaizkit, baina ikasle bat hil izanaren kasuak gehien hunkitu nauena izan da; izan ere, aurreko ikasturtean horrelako gertaera bat bizi genuen eta irakasleen kolaborazioari esker, askoz hobeto eraman genuen.
Hortaz, taldekide guztiek azaldutako gaiak oso erabilgarriak izan dakizkiguke etorkizunean tutoreak izatea lortzen badugu. Horien guztien bitartez, horrelako egoera baten aurrean nola joka dezakegun ikasi dut, zeinari batere erraza ez baiteritzodan.
Azkenik, aipatzekoa da ere askotan irakasleek ez dutela gurasoen laguntzarik jasotzen ( jarrera pasiboa dutelako ) , eta horrek zaildu besterik ez du egiten ikasleei lagun ahal izatea.
TUTORETZAREN INGURUKO ARAZOEI BURUZKO HAUSNARKETA
Aurreko egunean klaseko talde batzuk bildu egin ginen eta talde bakoitzak tutorearen ikasgelan sor daitekeen arazo larri bat azaldu zuen. Helburua tutoreak aurre egin beharreko arazoak mota askotarikoak izan daitezkeela eta konpontzen saiatzerakoan sor daitezkeen zailtasunak ulertzea zen.
Kasuak oso bestelakoak izan daitezke (tratu txarrak, etorkinak, arrazakeria, bulling-a, heriotza, familia arazotsuak, etab.) baina guztiek sortzen dituzte egoera zailak, batzuetan benetan hunkigarriak direnak. Horrelako kasuetan esku hartzea oso zaila da, batez ere gurasoen laguntza eta konpromisoa lortzen ez direnean. Edozein arazo sortzen denean gurasoekin hitz egitea ezinbestekoa da baina, batzuetan, harremana ez da erraza. Gerta daiteke familiak arazoa ez onartzea edo kulturen arteko ezberdintasunen eraginez modu ezberdinean ikustea egoera bera. Horrelakoetan askoz zailagoa egiten da arazoa konpontzea. Gainera, askotan, bai ikasleen, bai gurasoen, bai tutorea beraren sentimenduek arazoan parte hartzen dute, eta tutoreak hori bideratzen saiatu behar da. Egoera hau oso nabaria da heriotzaren kasuan; ikasle bat hiltzean irakaslea ere hunkituta geratzen da, baina umeen sentimenduak tutorearen sentimenduen gainetik jarri behar dira eta modu lasai eta baikorrean tratatu behar da gaia.
Arazoak mota askotakoak izan daitezkeela eta edozein momentutan gerta daitezkeela ikusita, etorkizunera begira tutore izateko asmoa dugunok kontuan izan behar dugu ez dela erraza izango eta horrelako arazoei aurre egiteko prest egon behar dugula.
lunes, 21 de noviembre de 2011
Lau elkarrizketen hausnarketa.
Laurak egindako elkarrizketetatik komunean atera dugun daturik garrantzitsuena zera da: irakasleak ikasleekin izateko gurak izan behar dituela; eta klaseak emateko orduan hauek motibatu egin behar dituela taldeko lana sutatuz eta betidanik, txikitatik, eduki nahi izan duen irakaslea izaten saiatu egin behar da; horrela, haurrek nahi dituen irakaslearen ezaugarriak hartuko ditu eta klaseko giroa ona izango da.
Irakaslea izateko orduan ezinbestekoa da pazientzia izatea, hortaz aparte ikasleak berdintasunez tratatu egin behar ditu eta klaseko ikaslerik “txarrena! Baztertu ezean, hau integratu eta bere ahalegin guztiak beraren gainean jarri egin behar ditu klaseko mailara egokitu egin dadin. Hala ere, beste hainbat kasutan, klasek nota txarren arduraduna irakaslea da, horregatik, hainbat pauta jarraitu egin beharko lituzke egoera hobetzeko:
Alde batetik, klaseko materiala eta irakasgaia prestaturik eraman beharko lituzke egunero; aldi berean, gelako giroan sortzen diren gai inprobisatuetara moldatu egin beharko litzateke. Horrela, ikasleei ez litzaieke klasea astuna egingo eta arreta jarriko lukete.
Beste alde batetik, ikasleak materia egunero eraman dezaten ezinbestekoa da azterketak egitea ikasleak ebaluatzeko; honekin batera etxerako lanak ere baliogarriak dira. Taldeko lana sustatu egin beharko litzateke. Azkenik, klaseko giroa egokia izan dadin, erabilitako arauak gutxi eta zehatzak izan behar dira, erraz ulertzekoak, ikasleak aztoratu ez daitezen.
Ikasleak motibatu daitezen, txangoak, klase praktikoak… hau da, egunerokotasuna apurtzen duten ekintzak prestatzea ondo etorriko zaie ikasleei, baita irakasleei ere bai. Horrela, aurpegiaren bi aldeek deskonektatu egingo lukete eguneroko zereginetatik ( bai ikasleak bai irakasleak ).
Edozein ikaslerekin arazorik sortu egingo balitz, bere egoera aztertu egin beharko litzateke irakasle guztien artean eta egoera hobetzeko neurriak hartu egin beharko lituzkete.
Irakasle jardunari dagokionez, ikasleak ez ditu lagunak balira bezala tratatu behar; hala ere, honek ez du esan nahi euren arteko harremana txarra izan behar denik edo egon behar ez denik. Era berean, irakasleak gurasoekin dituen harremanak zuzenak izan behar dira, eta bere ahalegin guztiak jarri egin behar ditu gurasoek euren seme-alabenganako hezkuntzaz ardura daitezen. Ikasleek kurtsoan zehar dituzten garapen eta atzerapenei buruzko informazioa eman behar zaie gurasoei, emaitzak txarrak izatekotan, neurriak har ditzaten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)