lunes, 21 de noviembre de 2011

Lau elkarrizketen hausnarketa.

Laurak egindako elkarrizketetatik komunean atera dugun daturik garrantzitsuena zera da: irakasleak ikasleekin izateko gurak izan behar dituela; eta klaseak emateko orduan hauek motibatu egin behar dituela taldeko lana sutatuz eta betidanik, txikitatik, eduki nahi izan duen irakaslea izaten saiatu egin behar da; horrela, haurrek nahi dituen irakaslearen ezaugarriak hartuko ditu eta klaseko giroa ona izango da.

Irakaslea izateko orduan ezinbestekoa da pazientzia izatea, hortaz aparte ikasleak berdintasunez tratatu egin behar ditu eta klaseko ikaslerik “txarrena! Baztertu ezean, hau integratu eta bere ahalegin guztiak beraren gainean jarri egin behar ditu klaseko mailara egokitu egin dadin. Hala ere, beste hainbat kasutan, klasek nota txarren arduraduna irakaslea da, horregatik, hainbat pauta jarraitu egin beharko lituzke egoera hobetzeko:

Alde batetik, klaseko materiala eta irakasgaia prestaturik eraman beharko lituzke egunero; aldi berean, gelako giroan sortzen diren gai inprobisatuetara moldatu egin beharko litzateke. Horrela, ikasleei ez litzaieke klasea astuna egingo eta arreta jarriko lukete.

Beste alde batetik, ikasleak materia egunero eraman dezaten ezinbestekoa da azterketak egitea ikasleak ebaluatzeko; honekin batera etxerako lanak ere baliogarriak dira. Taldeko lana sustatu egin beharko litzateke. Azkenik, klaseko giroa egokia izan dadin, erabilitako arauak gutxi eta zehatzak izan behar dira, erraz ulertzekoak, ikasleak aztoratu ez daitezen.

Ikasleak motibatu daitezen, txangoak, klase praktikoak… hau da, egunerokotasuna apurtzen duten ekintzak prestatzea ondo etorriko zaie ikasleei, baita irakasleei ere bai. Horrela, aurpegiaren bi aldeek deskonektatu egingo lukete eguneroko zereginetatik ( bai ikasleak bai irakasleak ).

Edozein ikaslerekin arazorik sortu egingo balitz, bere egoera aztertu egin beharko litzateke irakasle guztien artean eta egoera hobetzeko neurriak hartu egin beharko lituzkete.

Irakasle jardunari dagokionez, ikasleak ez ditu lagunak balira bezala tratatu behar; hala ere, honek ez du esan nahi euren arteko harremana txarra izan behar denik edo egon behar ez denik. Era berean, irakasleak gurasoekin dituen harremanak zuzenak izan behar dira, eta bere ahalegin guztiak jarri egin behar ditu gurasoek euren seme-alabenganako hezkuntzaz ardura daitezen. Ikasleek kurtsoan zehar dituzten garapen eta atzerapenei buruzko informazioa eman behar zaie gurasoei, emaitzak txarrak izatekotan, neurriak har ditzaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario