Aurreko egunean klaseko talde batzuk bildu egin ginen eta talde bakoitzak tutorearen ikasgelan sor daitekeen arazo larri bat azaldu zuen. Helburua tutoreak aurre egin beharreko arazoak mota askotarikoak izan daitezkeela eta konpontzen saiatzerakoan sor daitezkeen zailtasunak ulertzea zen.
Kasuak oso bestelakoak izan daitezke (tratu txarrak, etorkinak, arrazakeria, bulling-a, heriotza, familia arazotsuak, etab.) baina guztiek sortzen dituzte egoera zailak, batzuetan benetan hunkigarriak direnak. Horrelako kasuetan esku hartzea oso zaila da, batez ere gurasoen laguntza eta konpromisoa lortzen ez direnean. Edozein arazo sortzen denean gurasoekin hitz egitea ezinbestekoa da baina, batzuetan, harremana ez da erraza. Gerta daiteke familiak arazoa ez onartzea edo kulturen arteko ezberdintasunen eraginez modu ezberdinean ikustea egoera bera. Horrelakoetan askoz zailagoa egiten da arazoa konpontzea. Gainera, askotan, bai ikasleen, bai gurasoen, bai tutorea beraren sentimenduek arazoan parte hartzen dute, eta tutoreak hori bideratzen saiatu behar da. Egoera hau oso nabaria da heriotzaren kasuan; ikasle bat hiltzean irakaslea ere hunkituta geratzen da, baina umeen sentimenduak tutorearen sentimenduen gainetik jarri behar dira eta modu lasai eta baikorrean tratatu behar da gaia.
Arazoak mota askotakoak izan daitezkeela eta edozein momentutan gerta daitezkeela ikusita, etorkizunera begira tutore izateko asmoa dugunok kontuan izan behar dugu ez dela erraza izango eta horrelako arazoei aurre egiteko prest egon behar dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario