sábado, 26 de noviembre de 2011

KLASEAN GERTA DAITEZKEEN ARAZOEI BURUZKO HAUSNARKETA

            Azkenaurreko klasean talde bakoitzak ikasgela batean gerta litekeen arazo bati buruz hitz egin zuen, tutore batek jarraitu beharreko irizpideak azalduz. Horretarako, bi taldetan banandu ginen eta bakoitzak bere auzia azaltzeari ekin zion.
     
            Gai anitzak jorratu genituen, arrazakeria, bullyig-a , tratu txarrak, dibortsioa, besteak beste. Kasu guztiak zailak ziren, horregatik tutorearen parte- hartzea ezinbestekoa zen; izan ere, hura zen egoera guztiak konpontzeko edota arintzeko abiapuntua: beraren bitartez, gurasoak nahiz gainerako irakasleak edota orientatzaileak jakinaren gainean ipintzen ziren.
 
             Arazo guztiak interesgarriak iruditu zaizkit, baina ikasle bat hil izanaren kasuak gehien hunkitu nauena izan da; izan ere, aurreko ikasturtean horrelako gertaera bat bizi genuen eta irakasleen kolaborazioari esker, askoz hobeto eraman genuen.

              Hortaz, taldekide guztiek azaldutako gaiak oso erabilgarriak izan dakizkiguke etorkizunean tutoreak izatea lortzen badugu. Horien guztien bitartez, horrelako egoera baten aurrean nola joka dezakegun ikasi dut, zeinari batere erraza ez baiteritzodan.

              Azkenik, aipatzekoa da ere askotan irakasleek ez dutela gurasoen laguntzarik jasotzen ( jarrera pasiboa dutelako ) , eta horrek zaildu besterik ez du egiten ikasleei lagun ahal izatea.

TUTORETZAREN INGURUKO ARAZOEI BURUZKO HAUSNARKETA


Aurreko egunean klaseko talde batzuk bildu egin ginen eta talde bakoitzak tutorearen ikasgelan sor daitekeen arazo larri bat azaldu zuen. Helburua tutoreak aurre egin beharreko arazoak mota askotarikoak izan daitezkeela eta konpontzen saiatzerakoan sor daitezkeen  zailtasunak  ulertzea zen.

Kasuak oso bestelakoak izan daitezke (tratu txarrak, etorkinak, arrazakeria, bulling-a, heriotza, familia arazotsuak, etab.) baina guztiek sortzen dituzte egoera zailak, batzuetan benetan hunkigarriak direnak. Horrelako kasuetan esku hartzea oso zaila da, batez ere gurasoen laguntza eta konpromisoa lortzen ez direnean. Edozein arazo sortzen denean gurasoekin hitz egitea ezinbestekoa da baina, batzuetan, harremana ez da erraza. Gerta daiteke familiak arazoa ez onartzea edo kulturen arteko ezberdintasunen eraginez modu ezberdinean ikustea egoera bera. Horrelakoetan askoz zailagoa egiten da arazoa konpontzea. Gainera, askotan, bai ikasleen, bai gurasoen, bai tutorea beraren sentimenduek arazoan parte hartzen dute, eta tutoreak hori bideratzen saiatu behar da. Egoera hau oso nabaria da heriotzaren kasuan; ikasle bat hiltzean irakaslea ere hunkituta geratzen da, baina umeen sentimenduak tutorearen sentimenduen gainetik jarri behar dira eta modu lasai eta baikorrean tratatu behar da gaia.

Arazoak mota askotakoak izan daitezkeela eta edozein momentutan gerta daitezkeela ikusita, etorkizunera begira tutore izateko asmoa dugunok kontuan izan behar dugu ez dela erraza izango eta horrelako arazoei aurre egiteko prest egon behar dugula.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Lau elkarrizketen hausnarketa.

Laurak egindako elkarrizketetatik komunean atera dugun daturik garrantzitsuena zera da: irakasleak ikasleekin izateko gurak izan behar dituela; eta klaseak emateko orduan hauek motibatu egin behar dituela taldeko lana sutatuz eta betidanik, txikitatik, eduki nahi izan duen irakaslea izaten saiatu egin behar da; horrela, haurrek nahi dituen irakaslearen ezaugarriak hartuko ditu eta klaseko giroa ona izango da.

Irakaslea izateko orduan ezinbestekoa da pazientzia izatea, hortaz aparte ikasleak berdintasunez tratatu egin behar ditu eta klaseko ikaslerik “txarrena! Baztertu ezean, hau integratu eta bere ahalegin guztiak beraren gainean jarri egin behar ditu klaseko mailara egokitu egin dadin. Hala ere, beste hainbat kasutan, klasek nota txarren arduraduna irakaslea da, horregatik, hainbat pauta jarraitu egin beharko lituzke egoera hobetzeko:

Alde batetik, klaseko materiala eta irakasgaia prestaturik eraman beharko lituzke egunero; aldi berean, gelako giroan sortzen diren gai inprobisatuetara moldatu egin beharko litzateke. Horrela, ikasleei ez litzaieke klasea astuna egingo eta arreta jarriko lukete.

Beste alde batetik, ikasleak materia egunero eraman dezaten ezinbestekoa da azterketak egitea ikasleak ebaluatzeko; honekin batera etxerako lanak ere baliogarriak dira. Taldeko lana sustatu egin beharko litzateke. Azkenik, klaseko giroa egokia izan dadin, erabilitako arauak gutxi eta zehatzak izan behar dira, erraz ulertzekoak, ikasleak aztoratu ez daitezen.

Ikasleak motibatu daitezen, txangoak, klase praktikoak… hau da, egunerokotasuna apurtzen duten ekintzak prestatzea ondo etorriko zaie ikasleei, baita irakasleei ere bai. Horrela, aurpegiaren bi aldeek deskonektatu egingo lukete eguneroko zereginetatik ( bai ikasleak bai irakasleak ).

Edozein ikaslerekin arazorik sortu egingo balitz, bere egoera aztertu egin beharko litzateke irakasle guztien artean eta egoera hobetzeko neurriak hartu egin beharko lituzkete.

Irakasle jardunari dagokionez, ikasleak ez ditu lagunak balira bezala tratatu behar; hala ere, honek ez du esan nahi euren arteko harremana txarra izan behar denik edo egon behar ez denik. Era berean, irakasleak gurasoekin dituen harremanak zuzenak izan behar dira, eta bere ahalegin guztiak jarri egin behar ditu gurasoek euren seme-alabenganako hezkuntzaz ardura daitezen. Ikasleek kurtsoan zehar dituzten garapen eta atzerapenei buruzko informazioa eman behar zaie gurasoei, emaitzak txarrak izatekotan, neurriak har ditzaten.

Rosenthal-en esperimentua

Artikulu horretan sinuen bidezko hizkuntza iskutuaren garrantziari buruz hitz egiten da. Hans deituriko zaldi batek trebetasun intelektuala zuen ( gehitzen zekien,hitzak letreiatzen zekien, zenbakien erro karratuak... ) . Hainbat esperimentu egin ondoren konprobatu egin zuten zaldiaren ustezko trebetasun intelektual horrek, ez zela benetako trebetasuna. Zaldiak igorleak egindako galderen emaitzak asmatzen zituen azken honek egindako keinuen edo aupegiko adierazpenen arabera; hau da, zaldia emaitzara hurbiltzen joaten zen heinean, igorlearen aurpegiko keinua gero eta tentsio handikoa zen.
Honen ostean, ikasle batzuei beste esperimentu bat egin zitzaien; ikasle hauei bi taldetan banatuz gero eta talde bakoitzeko irakasleari bi taldeen arteko espektatibak desberdinak zirela esanez gero, talde baten eta bestearen arteko noten desberdintasuna handia zen. Emaitza handiak espero ziren taldetik, notak igo egin ziren; beste taldetik, aldiz, notak mantendu egin ziren. Honen arrazoia zera da: irakasle bakoitzak taldearen perspektiba desberdina izanik, euren jarrera desberdina zela eta horren eraginez, "maila intelektual handiagoa " zuten taldeei modu desberdinean tratatzen zitzaien. Nota onak espero ziren taldeko ikasleei, gehiago eskatzen zitzaien. Beraz, konklusioa zera da: norbaiti den moduan tratatzen badiogu, bera izaten jarraituko da; aldiz, izan zitekeena bezala tratatuko bagenio, izan daitekeen guztian bilakatuko da.
Ikaragarria da ikasleengan irakasle batek izan dezakeen eragina. Honen eraginez, ikasle guztiak modu berdinean tratatu egin beharko lirateke, horrela euren gaitasunak modu berberean hazi daitezen. Ikasleei beti gehiago eta gehiago eskatu egin behar zaie, esfortzu maximoak egin behar dituzte, horrela beren ahaleginak ikasketetan nabari egin daitezke. Txikitatik ahalegin minimoaren esfortzura ohitzen badira, ikasleen garapenean ez da aldaketarik sumatuko eta  ez da aurreratzerik gauzatuko.
Pasa den urtean matematikako klaseak eman nizkien talde desberdinei eta nabaria zen ikasle bakoitzaren trebetasuna desberdina zela; hala ere, zailtasunak dituzten ikasleei laguntza gehiago eskaini egin beharko zitzaizkien, klaseko erritmoa lautzen den arte.

Elkarrizketetatik ateratako ideien kontzeptu mapa

domingo, 20 de noviembre de 2011

Rosenthal-en esperimentua:

Artikulua irakurri eta gero, argi geratu zait, tutorearen ardura eta zereginak oso garrantzitsuak direla eta hauen jarrerak eragin handia eduki dezaketela umeengan.
Oskar Pfungs psikologoak, zaldiaren gaitasun horiek (ariketa aritmetikoak egiteko gaitasuna...) egia zirela egiaztatzeko,froga batzuk abian jarri zituen eta hauen bitartez konturatu zen, zaldia galderak egiten zituenarekin kontaktu bisuala mantentzeaz gain, galderak egiten zuenak, galderen erantzuna jakin behar zituela, zaldiak eragiketak benetan egiten ez zituelako,gizakiaren adierazpenetan eta gizakiak liberatzen zituen tentsioen bidez asmatzea baizik.
Baina efektu hau (clever hans) izenaz ezagutzen dena, pertsonetan ere ematen da, esperimentu batek frogatu zuelako,irakasleek adibidez atentzio gehiago prestatzen dietela inteligenteagoak diren ikasleei hauei gehiago irribarre eginez edota azalpenak egiterakoan gehiago begiratuz,hau da, itxaropen onak ditugun pertsonei giro sozioemozional epelagoa ematen diegu eta oportunitate hoberenak eskaintzen dizkiegu.
Irakasle batek, konfiantza maila handia eduki behar du ikasleengan,horrela indartsuagoak bihurtuko dituelako.
Baina tutore izatea ez da dirudien bezain erraza, gure jarrerarekin edo begiradekin esaten dugunarekin baino askoz gehiago transmititu dezakegulako horregatik, ikasle guztiei aukera berdinak ezarri behar dizkiegu eta berdin tratatu behar ditugu edota kasu gehiago egin behar diegu ez hain argiak direnei horrela, hauek motibatu eta gehiago ikasi eta  saiatuko direlako.

ROBERT ROSENTHAL- EN ESPERIMENTUA

 Artikulo honek Robert Rosenthal izeneko psikologia sozialeko  irakasle batek egindako esperimentu hezitzaile bati buruz hitz egiten du.
Esperimentu honek Hans izeneko zaldi bati egindako irakasketak oinarritzat hartu zituen. Bere hezitzailea den matematikako irakasleak, Wilhem von Osten, bi gauza argi utzi zituen: kontaktu bisuala eta galdera egiten duen pertsona baten keinuek transmititzen duten informazioa ezinbestekoak dira erantzuna asmatu ahal izateko orduan.
Animalia honekin gauzaturiko inteligentzia- trebakuntza hau eskola- umeekin nahiz irakasleekin praktikan jartzean, hezkuntza sistemaren funtzionamendua ona izateko klabe batzuk ere eman zituen:
                * Irakasle batek beti kontsideratu behar du bere ikasle guzti- guztiek irakasten zaizkien ezagutzak barnera ditzaketela; batzuei gehiago kostatuko zaie, beste batzuei aldiz gutxiago, baina guztiek xede hori lor dezakete.
                 * Ikasleek irakasleak irakaskuntzarako erabiltzen duen metodoarengan konfidantza izan behar dute; konfidantza hori ikasturteko helburuak lan egitearen bidez lortuko dutela sinestean oinarritzen da.
                 * Irakasle batek ez dio inoiz ikasle bati animorik kendu behar; hau gertatuz gero, eskola- porrota gertatuko litzateke.
Amaitzeko, artikulo honetan ageri denaren arabera, Rosenthal irakasleak argi dauka irakaslea dela klase baten liderra, zeinarekin erabat bat natorren.              

sábado, 19 de noviembre de 2011

Robert Rosenthal-en esperimentua


Oso esperimentu interesgarria da. Uste dut komenigarria dela kontuan izatea gure jarrera eta espektatibak eragina izango dutela ikasleengan. Hala ere, espektatiba horiek inkontzienteak direnez, askotan zaila da itxaropen baikorrak izatea umeek ikasteko zailtasunak dituztela ikusten duzunean. Gainera, espektatiba horiek nahi gabe transmititzen zaizkienez umeei, zaila egiten da hori kontrolatzea.

Nahiz eta gure espektatibak eta hauen eragina kontrolatzea zaila izan, beti  saiatu gaitezke gure ikasleei pixka bat gehiago eskatzen, modu horretan, gehiago emango dutelako. Elkarrizketa egin nion irakasleak esan zidan bezala: zailtasunak dituzten ikasleei ez zaie komeni egoera hori onartzea bestela ez baitute ahaleginik egingo, hau da, haiek egin ahal dutela pentsatu behar dute.

Hala ere, ikusten duzunean talde bati aurrera egitea kostatzen zaiola, zaila da gehiago eskatzea, denbora faltagatik; azken finean ordu kopuru zehatz bat daukazu eduki zehatz batzuk umeei helarazteko. Ni ingeleseko irakaslea naiz eta gertatu zait maila bereko bi talde ezberdin izatea eta bata bestea baino hobeto lan egitea; hori dela eta ariketa gehiago egiteko aukera izaten zuten eta beraz gehiago eta hobeto ikasten zuten. Baina beste taldearekin, nahiz eta beraiekin ariketa eta ekintza gehiago egin nahi, ezin izaten nuen denbora mugatua nuelako.

Horregatik, uste dut batzuetan zaila dela ikasle edo talde bat aurrerago eramatea. Baina irakaslearen jarrera eragin positiboa izan dezakeela jakinda, hemendik aurrera arreta jarriko diot gai honi, lagungarria izan daitekeela uste dudalako.

Raquel Campos

viernes, 18 de noviembre de 2011

Bullyng-a

Berri honek bulying-ari buruz hitz egiten du. Esan daiteke bullying-a orain dela urte gutxi ezagutu egin dela.  Eskolan sortzen den arazo hau hasieran ezkutaturik zegoen, baina orain dela bi urte gutxi gora behera ume batek bere buruarekin beste egin zuen eta arazoa konpontzeko neurriak hartzen hasi ziren eskola guztietan.

Bullying-a gehienbat lehen hezkuntzan eta ESOan gauzatzen da; urte hauetan umeak oraindik ez dira kontzienteak egiten dituzten gauzaz. Berriak esaten duen moduan, arazo honen sortzaileak, normalean mutilak izaten dira, eta hauek berak dira jazarpen hauek sufritzen dituztenak; neskak aldiz baztertuak izaten dira.
Ume gehienek arazoa sufritzen dutenean ez diote ez beren aitei ez irakasleei kontatzen, beraz,isilean sufritzen dute. “Motes, collejas, patadas, 


burlas, zarandeos amenazas, odio, aislamiento” eta horrelakoak dira umeek jasan behar dituzten eguneroko jarrerak. Pasa den urtean, klaseko neska baten anaia jazarpen hau jasaten zuen; hasiera batean ingurukoak ez ziren arazoaz ohartzen, baina egoera bere mugara helduz gero umeak hitz egin zuen. Arazoa konpondu zedin eta umeak uler zezaten ezin zela klaseko kideak modu horretan tratatu, klaseko hainbat pertsonek ESOko klaseetatik igaro egin ziren eta hitzaldiak eman zituzten. Bullying-a egiten zuten ikasle horien gurasoek, arazoa konpondu ezean, euren semeak aingerutxoak balira bezala tratatzen zituzten. Irakasleek ume horiekin hitz egitea erabaki zuten, baina azken finean, jarrera hori alde batera utzi zuten mehatxatuak izan zirelako (ikastetxetik botako zituzten euren jarrera aldatzen ez bazen.. ).
Gehienok irakasle on baten jarrera zein izan behar den aztertzen dugunean, ezaugarririk aipagarriena zera da: ikasleak ez direla klasetik, eskolatik bota behar, horrela ez baita arazoa konpontzen; baina askotan, neurri gogorrak hartu egin behar dira, azkenean errua ez duten pertsonek galtzen ateratzen direlako.
Gurasoek euren seme alabak kontrolatu egin beharko zituzketen, haiek azken finean baitira beren umeen hezkuntzaren erantzuleak. Gaur egun pentsatzen da irakasleek direla umeak orientatu egin behar dituztenak bizitzan zehar, baina ez dakitena da eurek direla euren umeen tutoreak, eta mugak jarri egin behar dizkietela. 
Oso zaila da arazo honi aurre egitea, azken finean ume batek deskontrolatuta egonez gero nahi duena egin dezake; eskolatik botatzea soluziorik onena ez izan arren ( honek ekarri egingo baitu umearen jarrera ez konpontzea, eskola frakasoa, mugarik gabe bizitzea… ), ezin daiteke gehiagorik egin. Gurasoek arduratu egin behar dira euren umeen heziketaz, eta hori gertatu ezean, baztertu eta gehiegi babestu egiten dituzte, arazoari aurre egin gabe.
 Irakaslea izango banintz eta egoera honetan aurkituko banintz, lehenik eta behin umearen gurasoekin hitz egingo nuke, behin eta berriz arrazoiz pentsatzen hasten diren arte. Beste alde batetik bullying-a egiten duten umeei jarrera horrek suposatzen dituen arazoak aurkeztuko nizkieke ( benetako arazoa ez baita ikusten desgraziarik gertatzen ez denera arte ), uler dezaten guztiok berdinak garela eta diskriminazioa ez duela inora eramaten. Era berean, bullying sufritzen duen umearen gainean egongo nintzateke, arazoak izan ez ditzan eta ziur sentitu egin dadin.
 Egoera honi aurre egin behar diogu, modu batean ala bestean; ezin dezakegu utzi intentzio onak dituzten umeen bizitza, etorkizuna… tontolapiko batzuen ondorioz pikutara joatea. Egia da ikastetxe batzuetan horrelako arazoak alde batera usten dituztela, “ es mucho mejor no ver lo que uno no quiere “; beraz, zuzendariak honi aurre egiteko didaktika eta ariketa batzuk aurrera eraman beharko lituzkete jarrera hauek sortu ez daitezen.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Murrizketak hezkuntzan

Aukeratutako artikulua oso interesgarria iruditu zait, era zuzen batean eragiten digun berria delako.
Gaur egun daukagun eskola publikoen sarea izatera ailegatzeko egon den prozesua, oso luzea eta korapilotsua izan da beraz, eta egiten ari dituzten murrizketa guztiekin, eskolak arriskuan daudela esan dezakegu, eskolak eraikitzeko planak bertan behera gelditzen ari direlako edota irakasleen soldatak jeistearekin batera ordu gehiago sartu behar dituztelako,horrela irakasle gutxiago kontratatuz.Baina,argi dago,  hezkuntzara bideratzen den dirua  inbertsioa dela eta ez gastua,baina,badirudi gobernuan daudenak horretaz konturatzen ez direla.
Orain daukagun egoera, ez da batere erraza eta oraindik ere okerragoa bihurtu daiteke,irakasleek ordu gehiago sartu behar dituztelako eta horretarako irakasgai batzuk kendu dira tutoretza adibidez. 
Baina, argi dago hori ez dela irtenbiderik eraginkorrena,guztiz kontrakoa baizik, umeak etorkizunaren atala direlako eta klase magistral hutsak emateaz gain esparru eta bizitzako eremu guztiak landu behar direlako  osotasunean pertsonak hezitzeko eta hori da askotan tutoretza bezalako irakasgaietan irakasleak irakasten saitzen dena  drogei biolentziari eta bizitzari buruz orokorrean hitzaldiak emanez , umeak orientatu ahal izateko.
Horretaz gain,eta gutxi izango balitz bezala, lehen aipatu dudan bezala, irakasleek ordu gehiago sartu behar dituztenez, ez dute hainbeste denbora klaseak prestatu ahal izateko, ariketak bilatzeko edota zuzentzeko,baina azken finean hori baino garrantzitsuagoa den gauza bat egiteari utziko diote, ikasgeletan ikasle gehiago egonda atentzio indibiduala gutxitu eta ikasle gehiago atzeratuta geratuko bait dira,horrela,atentzio indibiduala txikiagoa bihurtuz.
Nire ustez,murrizketa hauek guztiz neurrigabeak dira, krisiari aurre egiteko egin dezakegun gauzarik inteligenteena giza kapitalean inbertitzea delako,horrela hiritar formatuak eta edozer gauza egiteko pertsonak behar ditugulako.

Hezkidetzari buruzko kontzeptu mapa

Hemen dago hezkidetzari buruz egin dugun kontzeptu mapa:


domingo, 6 de noviembre de 2011

CO-ED VS SINGLE SEX EDUCATION – WHICH IS BEST?


Heziketa banatuaren alde:
-          Ezberdintasun biologikoak
-          Ezberdintasunak garapenean (neskak azkarrago)
-          Ezberdintasunak jarreran (konpetizioa, ahalmenen gehiegizko edo gutxienezko estimua)
-          Ezberdintasunak sozializazioan
-          Ikaskuntzan mutilak nahiago:
o   Irakaslearen ahots altua
o   Hierarkia
o   Arriskuak hartu. Ez dituzte ondorioak ikusten.
o   Literatura ez. Akzioa.
o   Hobeto egin dezaketela ulertu behar.
o   Arau argiei eta zigorrei erantzun.
-          Ikaskuntzan neskak nahiago:
o   Irakaslearen ahots baxua
o   Harreman ona irakaslearekin
o   Laguntza eskatu
o   Literatura bai. Fikzioa eta pertsonaiak gustoko.
o   Auto-estimu txikia, animatu behar ditugu.
o   Azalpenei erantzun.
-          Hezkidetzaren aurkako argudioak:
o   Genero estereotipoak indartzen ditu.
o   Ikasgaien hautaketan eragina dauka.
§  Mutilak hizkuntzak eta literatura ez.
§  Neskak matematika eta zientziak ez.
o   Diziplina eta emozio arazoak.
o   Arreta falta eskolako helburuetan.
Hezkidetzaren alde:
-          Heziketa banatuaren hiru mito:
o   Emaitza hobeak: zergatik?
§  Ez heziketa banatua izateagatik
§  Ikasleen gaitasun eta jatorri sozialengatik
§  Irakaskuntzaren kalitatea
§  Feedback
§  Etxeko estimuluak
o   Ikasteko modu ezberdinak
§  Honen aldeko ebidentzia eza
o   “Bere burua aurkitu” ahal dute
§  Horretarako besteekin harremanetan egon behar
-          International Baccalaureate-arekin guztiek artea eta zientziak ikasi behar.
-          Heziketa banatua atzeratuta geratu
o   Gizonak eta emakumeak eskubide ezberdinak zituztenean
-          Gaur egun gizonak eta emakumeak espektatiba berdintsuak
o   Batera lan egiten ikasi behar
-          Hezkuntzaren helburua: ikasleak bizitzarako prestatu
o   Hezkidetzak bizitzako egoerak islatzen ditu