Aukeratutako artikulua oso interesgarria iruditu zait, era zuzen batean eragiten digun berria delako.
Gaur egun daukagun eskola publikoen sarea izatera ailegatzeko egon den prozesua, oso luzea eta korapilotsua izan da beraz, eta egiten ari dituzten murrizketa guztiekin, eskolak arriskuan daudela esan dezakegu, eskolak eraikitzeko planak bertan behera gelditzen ari direlako edota irakasleen soldatak jeistearekin batera ordu gehiago sartu behar dituztelako,horrela irakasle gutxiago kontratatuz.Baina,argi dago, hezkuntzara bideratzen den dirua inbertsioa dela eta ez gastua,baina,badirudi gobernuan daudenak horretaz konturatzen ez direla.
Orain daukagun egoera, ez da batere erraza eta oraindik ere okerragoa bihurtu daiteke,irakasleek ordu gehiago sartu behar dituztelako eta horretarako irakasgai batzuk kendu dira tutoretza adibidez.
Baina, argi dago hori ez dela irtenbiderik eraginkorrena,guztiz kontrakoa baizik, umeak etorkizunaren atala direlako eta klase magistral hutsak emateaz gain esparru eta bizitzako eremu guztiak landu behar direlako osotasunean pertsonak hezitzeko eta hori da askotan tutoretza bezalako irakasgaietan irakasleak irakasten saitzen dena drogei biolentziari eta bizitzari buruz orokorrean hitzaldiak emanez , umeak orientatu ahal izateko.
Horretaz gain,eta gutxi izango balitz bezala, lehen aipatu dudan bezala, irakasleek ordu gehiago sartu behar dituztenez, ez dute hainbeste denbora klaseak prestatu ahal izateko, ariketak bilatzeko edota zuzentzeko,baina azken finean hori baino garrantzitsuagoa den gauza bat egiteari utziko diote, ikasgeletan ikasle gehiago egonda atentzio indibiduala gutxitu eta ikasle gehiago atzeratuta geratuko bait dira,horrela,atentzio indibiduala txikiagoa bihurtuz.
Nire ustez,murrizketa hauek guztiz neurrigabeak dira, krisiari aurre egiteko egin dezakegun gauzarik inteligenteena giza kapitalean inbertitzea delako,horrela hiritar formatuak eta edozer gauza egiteko pertsonak behar ditugulako.
Zurekin bat nator gehien-gehienean. Interesgarriak hausnarketa eta artikulua.
ResponderEliminarHurrengoan, ez ipini hain letra handirik, irakurketa zailtzen du-eta.
Kuxkuxeroa naizelako, non aurkitu duzu artikulua?
artikulua cuadernos de pedagogia aldizkarian topatu dut!!!!
ResponderEliminar