Artikulo honek Robert Rosenthal izeneko psikologia sozialeko irakasle batek egindako esperimentu hezitzaile bati buruz hitz egiten du.
Esperimentu honek Hans izeneko zaldi bati egindako irakasketak oinarritzat hartu zituen. Bere hezitzailea den matematikako irakasleak, Wilhem von Osten, bi gauza argi utzi zituen: kontaktu bisuala eta galdera egiten duen pertsona baten keinuek transmititzen duten informazioa ezinbestekoak dira erantzuna asmatu ahal izateko orduan.
Animalia honekin gauzaturiko inteligentzia- trebakuntza hau eskola- umeekin nahiz irakasleekin praktikan jartzean, hezkuntza sistemaren funtzionamendua ona izateko klabe batzuk ere eman zituen:
* Irakasle batek beti kontsideratu behar du bere ikasle guzti- guztiek irakasten zaizkien ezagutzak barnera ditzaketela; batzuei gehiago kostatuko zaie, beste batzuei aldiz gutxiago, baina guztiek xede hori lor dezakete.
* Ikasleek irakasleak irakaskuntzarako erabiltzen duen metodoarengan konfidantza izan behar dute; konfidantza hori ikasturteko helburuak lan egitearen bidez lortuko dutela sinestean oinarritzen da.
* Irakasle batek ez dio inoiz ikasle bati animorik kendu behar; hau gertatuz gero, eskola- porrota gertatuko litzateke.
Amaitzeko, artikulo honetan ageri denaren arabera, Rosenthal irakasleak argi dauka irakaslea dela klase baten liderra, zeinarekin erabat bat natorren.
Ados. Baina: Zuk irakaslea izan behar duzu, zer egingo duzu? Zelan?
ResponderEliminar