Pasa den ostiralean nire eskolara joan nintzen nire 3. eta 4. mailetako irakaslearen bila, Marian. Oso oroitzapen polita daukat garai hartaz eta irakasleaz, horregatik erabaki nuen berari egitea elkarrizketa. Urduri samar joan nintzen ez bainekien nola aurkituko nuen ezta nitaz gogoratuko zen ere. Nire harridurarako berehala ezagutu ninduen eta, nahiz eta nire izena ez gogoratu, bazekien garai hartan nire amak denda bat zuela auzoan. Horrek asko poztu ninduen eta, espero nuen moduan, elkarrizketa egitea onartu zuen; gaur eguerdian egingo genuela adostu genuen.
Elkarrizketa egin baino lehen, beldur nintzen galderak motz geratuko zitzaizkidala, baina Marian benetan luze mintzatu du eta hiru ordu eman ditugu hizketan! Ez nuen espero, baina azkenean bazkaldu gabe joan behar izan dut lanera. Elkarrizketa eskolan bertan egin dugu, kasualitatez, nik 6. maila ikasi nuen ikasgela berean. Ez dugu kaferik hartu, baina ez dugu behar izan, hasierako urduritasuna eta beldurrak berehala desagertu egin baitira eta lasaitasun osoz aritu gara. Konturatu gabe, grabatzen hasi naizenerako agian ordu erdi generaman hizketan, nik prestatutako galderarik egin gabe; eta behin elkarrizketa bukatuta bere umeek egindako antzerki bat erakutsi dit ordenagailuan.
Benetan, oso esperientzia polita izan da, eta asko pozten naiz elkarrizketa hau egin izanaz. Asko ikasi dut eta gainera, hein batean, haurtzarora itzuli naizela esango nuke; oso oroitzapen politak partekatu ditugu.
Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da,
ResponderEliminarpertsonalizatutako tartea kenduta
Pertsonalizatutako tartea:
Oso ona ematen du; espero dut lanera bazkaltzeko joan izana merezi izan duela pentsatzea luzaro. Gosea arratsalde bakarrekoa izango zen-eta
_______________________________________
Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun