Artikulu horretan sinuen bidezko hizkuntza iskutuaren garrantziari buruz hitz egiten da. Hans deituriko zaldi batek trebetasun intelektuala zuen ( gehitzen zekien,hitzak letreiatzen zekien, zenbakien erro karratuak... ) . Hainbat esperimentu egin ondoren konprobatu egin zuten zaldiaren ustezko trebetasun intelektual horrek, ez zela benetako trebetasuna. Zaldiak igorleak egindako galderen emaitzak asmatzen zituen azken honek egindako keinuen edo aupegiko adierazpenen arabera; hau da, zaldia emaitzara hurbiltzen joaten zen heinean, igorlearen aurpegiko keinua gero eta tentsio handikoa zen.
Honen ostean, ikasle batzuei beste esperimentu bat egin zitzaien; ikasle hauei bi taldetan banatuz gero eta talde bakoitzeko irakasleari bi taldeen arteko espektatibak desberdinak zirela esanez gero, talde baten eta bestearen arteko noten desberdintasuna handia zen. Emaitza handiak espero ziren taldetik, notak igo egin ziren; beste taldetik, aldiz, notak mantendu egin ziren. Honen arrazoia zera da: irakasle bakoitzak taldearen perspektiba desberdina izanik, euren jarrera desberdina zela eta horren eraginez, "maila intelektual handiagoa " zuten taldeei modu desberdinean tratatzen zitzaien. Nota onak espero ziren taldeko ikasleei, gehiago eskatzen zitzaien. Beraz, konklusioa zera da: norbaiti den moduan tratatzen badiogu, bera izaten jarraituko da; aldiz, izan zitekeena bezala tratatuko bagenio, izan daitekeen guztian bilakatuko da.
Ikaragarria da ikasleengan irakasle batek izan dezakeen eragina. Honen eraginez, ikasle guztiak modu berdinean tratatu egin beharko lirateke, horrela euren gaitasunak modu berberean hazi daitezen. Ikasleei beti gehiago eta gehiago eskatu egin behar zaie, esfortzu maximoak egin behar dituzte, horrela beren ahaleginak ikasketetan nabari egin daitezke. Txikitatik ahalegin minimoaren esfortzura ohitzen badira, ikasleen garapenean ez da aldaketarik sumatuko eta ez da aurreratzerik gauzatuko.
Pasa den urtean matematikako klaseak eman nizkien talde desberdinei eta nabaria zen ikasle bakoitzaren trebetasuna desberdina zela; hala ere, zailtasunak dituzten ikasleei laguntza gehiago eskaini egin beharko zitzaizkien, klaseko erritmoa lautzen den arte.
Ados gaua askorekin; batekin ez: "denei tratu berbera" ideia hori ekonomikoa da, ez gizatiarra. Guk ezin dezakegu hori egin. Denei sagar bana eman diezaiekegu, baina ezin dugu manejatu batzuk beste batzuk baino nahiago izatea, batzuk beste batzuk baino atseginagoak izatea guretzat eta holakoak.
ResponderEliminarNire ustez bidea beste bat da.