viernes, 4 de noviembre de 2011

Elkarrizketa

Orain dela aste bat joan nintzen orain dela urte asko nire tutorea izan den irakaslearengana. Egin behar nuen lanari buruzko informazioa eman bezain laster, baietza eman zidan; ez baita honako elkarrizketa egiten dioten lehen aldia eta.
Atzo, arratsaldeko hiruretan joan nintzen eskolara. Aukeratutako irakaslearen izena Pilar da. Hasiera batean, lana bidali zenuenean, beste irakasle bat neukan buruan, baina Bilbon ez dagoenez, Pilar-ri elkarrizketa egitea erabaki nuen, bera izan baita lau-bost urteetan zehar nire gelako tutorea eta hontaz aparte, Euskera ikasgai eman didan irakaslea.
Pilar aukeratu izan nuen urteetan zehar klasean izandako gora beherak asko izan direlako eta berak arazoak konpontzen ahalegindu egin delako; gurekin batzartzen zen arazoak konpontzeko, eta alperrak ziren ikasleekin gogoak jartzen zituen euren notak hobetu zitzaten. Honen guztiaren eraginez Pilar aukeratu nuen. Gainera, beste irakasleak ez bezala, banekien Pilar-ek bizipen asko izan dituela eskolako zereginei dagokienez.
Elkarrizketa bi ordu gutxi gora behera iraun zuen eta gauza asko, informazio asko hartu izan dut lana prestatzeko. Essango nuke zuk bidalitako galderak eta nik prestatutakoak ondo erantzunda daudela. Une atsegina pasa izan dut, hasieran urduri egon naizen arren, berak lagundu bait dit lasaitzen, eta iraganean izandako konfidantzarekin hitz egin dugu.

1 comentario:

  1. Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta

    Pertsonalizatutako tartea:
    Agian, zure kasuan arinegi izan da egun batetik bestera idaztea. Ordu bian berbetan jardun bazenuten ere, ez duzu ezer aipatzen ikastearen inguruan. Ziur nago gauza asko ikasiko zenituela, baina argi dago hori idatzi zenuenean ez zinela ikaskuntzan zentratu.
    Ordu bi! Seinale ona, ea zortea duzun eta ikasgaiko lanetan ere erakuts diezadakezun
    _______________________________________
    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    ResponderEliminar