Oso esperimentu interesgarria da. Uste dut komenigarria dela kontuan izatea gure jarrera eta espektatibak eragina izango dutela ikasleengan. Hala ere, espektatiba horiek inkontzienteak direnez, askotan zaila da itxaropen baikorrak izatea umeek ikasteko zailtasunak dituztela ikusten duzunean. Gainera, espektatiba horiek nahi gabe transmititzen zaizkienez umeei, zaila egiten da hori kontrolatzea.
Nahiz eta gure espektatibak eta hauen eragina kontrolatzea zaila izan, beti saiatu gaitezke gure ikasleei pixka bat gehiago eskatzen, modu horretan, gehiago emango dutelako. Elkarrizketa egin nion irakasleak esan zidan bezala: zailtasunak dituzten ikasleei ez zaie komeni egoera hori onartzea bestela ez baitute ahaleginik egingo, hau da, haiek egin ahal dutela pentsatu behar dute.
Hala ere, ikusten duzunean talde bati aurrera egitea kostatzen zaiola, zaila da gehiago eskatzea, denbora faltagatik; azken finean ordu kopuru zehatz bat daukazu eduki zehatz batzuk umeei helarazteko. Ni ingeleseko irakaslea naiz eta gertatu zait maila bereko bi talde ezberdin izatea eta bata bestea baino hobeto lan egitea; hori dela eta ariketa gehiago egiteko aukera izaten zuten eta beraz gehiago eta hobeto ikasten zuten. Baina beste taldearekin, nahiz eta beraiekin ariketa eta ekintza gehiago egin nahi, ezin izaten nuen denbora mugatua nuelako.
Horregatik, uste dut batzuetan zaila dela ikasle edo talde bat aurrerago eramatea. Baina irakaslearen jarrera eragin positiboa izan dezakeela jakinda, hemendik aurrera arreta jarriko diot gai honi, lagungarria izan daitekeela uste dudalako.
Raquel Campos
a) Ez dezazula ahaztu!
ResponderEliminarb) Ah! Irakaslea zara! Orain hobeto ulertzen ditut zuk esandako zenbait kontu. Interesgarria litzateke klasekideen aurrean hainbat gauza azaltzea.
c) Bada lagungarria; lana badu ere.